EMAKUMEZKOEN MUNDUKO XAKE TXAPELKETA.

 (2012ko azaroaren 11tik abenduaren 1era).

 
 
 

            Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa 2012ko azaroaren 11n hasi zen, Khanty–Mansiysk hirian (Errusia). 2012ko azaroaren 30ean edo abenduaren 1ean (ezberdinketa partidak beharrezkoak badira) amaituko da.

 

            64 jokalarik parte hartu zuten aurreneko kanporaketan. Bigarrenean, final hamaseirenetan, ustekabe handia gertatu zen: Yifan Hou munduko txapelduna kanporatuta geratu zen, 3-1 Monika Socko poloniarraren aurka galduta. Humpy Koneru indiarra, munduko txapeldunordeak ere kale egin zuen: 2-0 Natalia Zhukova ukraniarraren aurrean. Kateryna Lahno ukraniarrak ere bai, 1’5-0’5 Lela Javakhishvili georgiarrak garaituta.

 

            Final zortzirenetan honelako emaitzak eman ziren:

 

            Antoaneta Stefanova (Bulgaria) (2.491) – Monika Socko (Polonia) (2.445): 2-0.

            Marie Sebag (Frantzia) (2.521) – Alisa Galliamova (Errusia) (2.468): 2-0.

            Xue Zhao (Txina) (2.565) – Mariya Muzychuk (Ukrania) (2.476):1’5-0’5.

            Dronavalli Harika (India) (2.512) – Lela Javakhishvili (Georgia) (2.455): 1’5-0’5.

            Wenjun Ju (Txina) (2.501) – Natalia Zhukova (Ukrania) (2.451): 2’5-1’5.

            Qian Huang (Txina) (2.465) – Irina Krush (Estatu Batuak) (2.470): 2’5-1’5.

            Anna Ushenina (Ukrania) (2.452) – Natalija Pogonina (Errusia) (2.478): 1’5-0’5.

            Nadezhda Kosintseva (Errusia) (2.539) – Tatiana Kosintseva (Errusia) (2.515): 3’5-2’5.

 

            Final laurdenetan, hauek:

 

            Antoaneta Stefanova (Bulgaria) (2.491) – Marie Sebag (Frantzia) (2.521): 2-1.

            Dronavalli Harika (India) (2.512) – Xue Zhao (Txina (2.565): 2-1.

            Wenjun Ju (Txina) (2.501) – Qian Huang (Txina) (2.465): 3’5-2’5.

            Anna Ushenina (Ukrania) (2.452) – Nadezhda Kosintseva (Errusia) (2.539): 1’5-0’5.

 

            Finalerdietan, hauek:

 

            Antoaneta Stefanova (Bulgaria) (2.491) – Dronavalli Harika (India) (2.512): 1’5-0’5.

            Anna Ushenina (Ukrania) (2.452) – Wenjun Ju (Txina) (2.501): 2’5-1’5.

 

            Finalean:

 

            2012-11-27.- Anna Ushenina (Ukrania) (2.452) – Antoaneta Stefanova (Bulgaria) (2,491): 0’5-0’5.

            2012-11-28.- Antoaneta Stefanova (Bulgaria) (2,491) – Anna Ushenina (Ukrania) (2.452): 0’5-0’5.

 

            Lau partida izanen dira.

 

         2012-11-29: FINALEKO HIRUGARREN PARTIDA.

 

            Anna Ushenina (Ukrania) (2.452) – Antoaneta Stefanova (Bulgaria) (2,491).

 

            2012-11-28.

 

                Iturria: “http://chess2012.ugrasport.com/?page_id=1264” webgunea.